
607
Downloads
11
Episodes
Hil Arte Bizi Elkarrizketak: heriotzari buruz kontu kontari gure gonbidatuekin.
Atal bakoitzean heriotzaren inguruko gai bat ekarri eta gai horren inguruan esperientzia duen gonbidatu bat elkarrizketatuko du Nere Erkiagak.
Esperientziaz esperientzia, heriotzaren inguruko tabua apurtu eta jakintza zabaltzeko!
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak
Episodes

Mar 22, 2026
Mar 22, 2026
23 min
Herri mailan egiten diren hiletak eta agurrek duten garrantzia handia da, eta maila kolektiboan agurra egin ahal izateko baliabideak eskaintzea ezinbestekoa da.
Mundo eta Universo anaiak Eako Zarakondegi baserrian bizi izan ziren XX. mende hasieran. Bataiatu gabeak zirenez, Universo hil zenean, ezin izan zioten ganorazko hiletarik egin. 2025ean egin zioten omenaldia.
Informazio gehiago: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak

Mar 10, 2026
Mar 10, 2026
38 min
Heriotza prozesuan erabiltzen den sedazio aringarriari buruz jardun dugu Iñigo Suberbiolarekin, hilurreneko sedazio horren inguruan ikasteko asmoz. Sedazio hau eutanasiarekin ere sarritan nahasten da, eta bien arteko ezberdintasuna ere argitu dugu.
Iñigo Suberbiola Donostia Ospitaleko Etxeko Ospitalizazioko medikua da eta zaintza aringarrietan espezializatuta dago.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak

Feb 22, 2026
Feb 22, 2026
21 min
Heriotza prozesu naturala da, eta heriotza asko eta asko ematen dira horrela. Heriotza prozesu naturalaren seinaleei buruz aritu gara.
Oihane Arriaran Iraeta elkarrizketatu dugu. Bera zumarragarra da eta beraien amona Bittori Zubeldia Garmendia omenduko dugu. Bittoriren heriotza modu naturalean eman zen, eta hala kontatu digu Oihanek. Bittori maitasunez inguratu du.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak
