
606
Downloads
11
Episodes
Hil Arte Bizi Elkarrizketak: heriotzari buruz kontu kontari gure gonbidatuekin.
Atal bakoitzean heriotzaren inguruko gai bat ekarri eta gai horren inguruan esperientzia duen gonbidatu bat elkarrizketatuko du Nere Erkiagak.
Esperientziaz esperientzia, heriotzaren inguruko tabua apurtu eta jakintza zabaltzeko!
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak
Episodes

Jul 13, 2026
Jul 13, 2026
35 min
Joseba Ibañez ha creado Ibaola Harriak, un cementerio ateo en el que cualquier persona o grupo puede dejar las cenizas, en un lugar hermoso rodeado de viñedos, en el municipio de Eskuernaga/Villabuena de Álava.
Hemos hablado sobre los cementerios, la cultura de echar las cenizas en la naturaleza, y la necesidad de crear un lugar específico para cenizas integrado en la naturaleza.
Más información en la web Hil Arte Bizi

Jun 29, 2026
Jun 29, 2026
34 min
Izaskun Andonegi doluan aditua da eta IPIR metodologian espezialista. Bidegin Elkartea sortu zuen doluan daudenei laguntzeko.
Heriotzaren dolua giza esperientziarik handiena dela deritzo. Dolua zulo bat baino, zeharkatuko dugun eta eraldatuko gaituen tunel ilun bat irudikatzen du.
Doluan gorputzak dituen somatizazioei buruz galdetuta, gorputza gure alde dagoela argi du, eta gorputzak esan nahi digunaren kontzientzia hartzea beharrezkoa dela.
🎯 Elkarrizketan zehar aipatutakoari buruzko informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean.

Jun 15, 2026
Jun 15, 2026
41 min
Julen Etxegaraik beraien amaren hiletan aseguruarekin izandako arazoak azaldu dizkigu, besteontzat lagungarri izateko asmoz eta inork berriro horrelakorik ez dezan bizi.
Elkarrizketa honen muinean beraien ama Isabel Ibáñez omendu dugu. Isabel Leongo Mansilla de las Mulasen jaio zen eta 2021ean hil zen 81 urterekin.
Hiletak garrantzitsuak diren arren, eta horiek gaizki egiteak sortzen duen min guztiarekin, izandako arazo hauek ez dute itzali beraien ama Isabelen indarra eta bere bizitzan egin zituenak.
Heriotzari buruz hitz egitea eta partekatzea zelako beharrezkoa den gogorarazi digu.
🍻 Eta bere agurra nolakoa izatea nahiko lukeen argi du.
🎯 Gehiago jakiteko, jaso informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean.

Jun 1, 2026
Jun 1, 2026
38 min
Hileta aseguruen inguruan ikasiko dugu oraingoan.
Izarra Tanatorioko Mikel Idoate elkarrizketatu dugu, hileta enpresek aseguruekin nola lan egiten duten ezagutzeko.
OCUk, Espainiako kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren ondorioa argia da: hileta aseguruarekin bikoitza edo hirukoitza ordaintzen bukatu dezakegu. Eta norbere hileta guk ordainduta uzteko beste modu batzuk badaude.
🎯 Gehiago jakiteko, entzun elkarrizketa eta jaso datu gehiago Hil Arte Bizi webgunean.

May 17, 2026
May 17, 2026
40 min
Itxasne Goitiz Aboitizekin elkartu gara. Lehenago heriotza tabua zen berarentzat, baina gaiaren inguruan ikasiaz eta hitz eginez, bere kokapena aldatu eta amaren heriotzaren aurrean hobeto egon ahal izan zen.
❤️Eta beraien ama Mari Kruz Aboitiz Sesma omendu dugu. Mari Kruz lekeitiarra zen eta 2025eko udan hil zen, 97 urterekin.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: //nererkiaga.eus/elkarrizketak

May 3, 2026
May 3, 2026
58 min
Charlamos con Mabel Marijuan, doctora en medicina, especialista en bioética, y militante de la asociación DMD, sobre la bioética como instrumento para encontrar las decisión más justa ante conflictos sobre la vida y la muerte.
Hemos aprendido con ella sobre las tres formas que los humanos tenemos para resolver los conflictos, y sobre la metodología de la deliberación.
Más info: https://nererkiaga.eus/elkarrizketak

Apr 19, 2026
Apr 19, 2026
35 min
Finlandiako hileta ohiturei buruz hitz egin dugu Mia Rissanenekin, eta beraien amaren hileta gogoratuaz, Helka Rissanen omendu dugu. Helka Finlandiako Lavia herrian jaio zen 1936an, eta 81 urterekin hil zen.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: //nererkiaga.eus/elkarrizketak

Apr 7, 2026
Apr 7, 2026
37 min
Bioetika, eutanasia, eta eutanasia prozesua zaintzen duen batzordearen inguruan jardun dugu Itsaso Bengoetxearekin.
Itsaso Bengoetxea Usansoloko Ospitaleko Zaintza Aringarrietako Unitateko arduraduna da eta EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea izan da eutanasia legea onartu zenetik, 2021etik, 2015era arte.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak
